Hondarribiko estreinaldiaren ondoren, Bilbon, Donostian eta Gasteizen joko du EGO-k.
Hondarribian abiatuko du EGOk udarako bira
Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) udarako bira abiatuko du larunbatean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Juan Jose Oconek zuzenduko du taldea eta Igor Stravinskyren
Suzko txoria eta Sergei Rachmaninoven
Pianorako eta Orkestrarako 2. Kontzertua interpretatuko dituzte. Hondarribiko estreinaldiaren ondoren, Bilbon, Donostian eta Gasteizen joko du EGO-k.
Itsas Etxeko kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude. 12 euroan lor daitezke Arma Plazako turismo bulegoan eta
Interneten: 18 urtetik beherakoek 5 euro ordaindu behar dituzte. Sarrerak agortuko ez balira, emanaldiaren egunean leihatilan salduko dituzte, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.
120.000 entzuletik gora
Hogeita bat urte bete ditu aurten Euskal Herriko Gazte Orkestrak, eta milatik gora partaide izan ditu bere ibilbidean. Musikari gazteei errepertorio profesionala eskaintzeko jaio zen, horretarako programazio konplexua ezarriz: “Gainerako hautagaiek dituzten aukerekin parekatzeko tresna pedagogikoak eskaini behar dizkiegu gure gazteei, ez baitago merkatu hain gogor eta orokorrean lehiakorrak izateko beste modurik”.
1997tik musika sinfonikoko eta ganbera musikako 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu EGOk, orotara 120.000 entzule izan dituelarik.