Lekuonaren bost margolan ikus daitezke Puntal auzoko Villa Magalean hotelaren harreran, denak bluesari lotutako musikarien erretratuak.
Blues musikarien erretratuak egin ditu Lekuonak Villa Magalean hotelean erakusteko
Eneko Lekuona artista hondarribiarra eta
Villa Magalean hotela ados jarri dira blues jaialdiari keinua egiteko. Lekuonaren bost margolan ikus daitezke Puntal auzoko hotelaren harreran, denak bluesari lotutako musikarien erretratuak: BB King, Eric Sardinas, Stevie Ray Vaughan, Jimi Hendrix eta Slash.
Erakusketa xumea da, koadro gutxiz osatua, baina gaiak eta teknikak oso gomendagarria egiten dute. Mihise gaineko akrilikoak dira, trazu espresionistakoak, soilik kolore beltza eta erabilita eginikoak.
Tatuatzailea da lanbidez Lekuona, baina oraingoan margolari bezala ageri zaigu. Teknika batekin nahiz bestearekin, indar handiko obrak sortzen ditu hondarribiarrak.
Astelehena arte bisitatu daitezke Lekuonaren lanak Villa Magalean hotelean (Nafarroa Behera, 2), arratsaldez, 14:30etik 19:30era.