Abotsanitz udal taldeak udararako behin behineko komunak jartzeko udal gobernuak hartu duen erabakia kritikatu du.
Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak
udararako behin behineko komunak jartzeko udal gobernuak hartu duen erabakia kritikatu du. Oposizioko talde nagusiaren iritziz, azken urteetan hartutako erabakiak bete izan balitu, ez lituzke komun horiek behin behinean jarri beharko: “13.500 euroko gastu hau ekidin zitekeen aurreikusitako lanketa jorratuko balitz”.
Aurrekontuetako plenoetan komun publikoak jartzeko erabakiak hartu direla gogorarazi du Abotsanitzek: “Alde Zaharrerako komun publikoak 2016 urtean jarri behar ziren, Guadalupekoa eta Lurgorrikoa 2018an”.