13.500 euroko kostua dauka behin behineko bi komunak jartzea, 7.900 euro Guadalupekoak, 5.600 euro Arrantzale Auzokoak.
Guadalupeko behin behineko komun publikoak
Hondarribiko Udalak behin behineko komun publikoak jarri ditu Arrantzale Auzoan —San Pedro kale ondoan, Portuan—, eta Guadalupeko zelaian. Erabakia, udaran bi leku horietan ibiltzen den jendetza kontuan izanik hartu dutela adierazi du Juan Mari
Txisun Altuna Zerbitzuetako zinegotziak: “Hondarribian mugimendu handiagoa nabaritzen da udako hilabeteetan. Egokia ikusi dugu bi gune hauetan komun publikoak jartzea”. Irailaren erdira arte egongo direla esan du, hau da, herriko jaiak bukatu arte.
Guadalupekoak, obrengatik itxita dagoen kantinak utzitako hutsunea betetzeko balioko duela argitu du Altunak. Zinegotziak erantsi duenez, 13.500 euroko kostua dauka behin behineko bi komunak jartzea, 7.900 euro Guadalupekoak, 5.600 euro Portukoak.