A Coruñan hirugarren sailkatu dira hondarribiarrak, eta Arraun Lagunaken aurretik jarri dira ligako sailkapenean.
Hondarribiarrak A Coruñako uretan (argazkia: EuskotrenLiga)
Beste urrats bat egin du Bertako Igogailuak Hondarribia traineruak. Aurreko asteburuan lehen aldiz
Euskotren Ligara
sailkatu eta gero, oraingoan A Coruñan jokatutako bi estropadetan atzean utzi du Arraun Lagunak, eta sailkapeneko hirugarren postuan jarri da. Kontuan izan behar da liga bukaeran hirugarren geratzen denak ez duela maila mantentzeko kanporaketa jokatu beharko, eta horixe izango da aurrerantzean hondarribiarren kirol erronka, hots, donostiarren aurretik bukatzea.
Asteburuko bi probak irabazi eta gero, Koxtape-San Juanek lidergoa egonkortu du. Orio bigarren izan zen bai larunbatean bai igandean, eta bigarren postuan jarraitzen du. 16 puntu dituzte
Batelerek, 12 horiek. Hondarribiak 7 puntu ditu, eta Arraun Lagunak-ek ixten du multzoa, 5 punturekin.
Hurrengo larunbatean II. Donostia Kaiarriba Bandera jokatuko da, eta igandean, Castroko III. Caixabank Bandera.