ldebus konpainiak Hondarribiko autobus lineak indartuko ditu ostegunetik igandera, Hondarribia Blues jaialdiari begira.
Gaur hasi dira jaialdiko gune nagusiko azpiegiturak muntatzen
Ekialdebus konpainiak Hondarribiko autobus lineak indartuko ditu ostegunetik igandera, Hondarribia Blues jaialdiari begira. Honako lineak indartuko ditu: E20 (Hondarribia-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia), E21 (Hondarribia-aireportua-Donostia autobidetik), E77 (Hondarribia-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia gauekoa), eta E78 (Hondarribia-Irun gauekoa).
Iaz ia 150.000 ibilgailu sartu ziren Hondarribira jaialdiak iraun bitartean. Horri gehitzen badiogu berez hiriak duen aparkaleku eskasia, ondorioa argia da. Ahal izanez gero, zerbitzu publikoa erabili.
Ikusi ordutegi bereziak