Orotara, 80 igerilarik parte hartu dute Marea Urdina itsas zeharkaldian
Marea Urdina itsas zeharkaldi solidarioa iritsi zen atzo Hondarribiko hondartzara. Bi egunez Gipuzkoako kostaldea zeharkatu dute autismoa duten pertsonen errealitatea azalerazteko. Erreleboka egin dute bidea eta orotara 80 igerilarik parte hartu dute zeharkaldian.
Bigarren egunean, Orio eta Hondarribia arteko ibilbidea osatu zuten, eta azken erreleboan Pasaia eta Hondarribia lotu zituzten igerian. Arratsaldeko zazpiak aldera iritsi ziren igerilariak Hondarribiko hondartzara, eta zientoka pertsona zituzten zain. Askok eta askok, itsasora atera ziren azken metroak haiekin osatzeko.
Harrera ezin beroagoa ezin zitzaien igerilariei eta sekulako festa muntatu zuten gero espigoiaren hasieran, Gautena elkartearen eta Hondarribiko Udalaren laguntzaz.
Azkoitian jaio zen Marea Urdina egitasmoa, eta bertakoa den Passepartout rock taldeak kontzertua eman zuen bi eguneko elkartasun uholdea biribiltzeko. Kontzertuaren aurretik, hori bai, kanpainarako propio prestatutako abestia jo zuten zuzenean (ikusi).
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.