Bou Bizkaiak irabazi ditu A Coruña Hiriko II. Banderako bi estropadak eta sailkapen nagusian 6 puntuko aldea ireki du hondarribiarrekiko.
Go Fit Hondarribia traineruak bigarren postua lortu du
Eusko Label Ligaren barruan asteburuan Galizian egin den estropada bikoitzean. Postu ona, baina emaitza ez horrenbestekoa. Izan ere,
Bou Bizkaiak irabazi ditu A Coruña Hiriko II. Banderako bi estropadak eta sailkapen nagusian aurkariekiko aldea zabaldu du.
Larunbatean, hirugarren sailkatu zen Ama Guadalupekoa, eta laugarren atzo. Hondarribiarrek ez dute zorterik izan kale zozketekin, baina halere lan serioa egin dute baldintza zailen aurrean. Asteburuko bigarren traineru azkarrena izan dira, bermeotarrengandik urruti izan bada ere —14 segundora lehen jardunaldian, 19ra bigarrenean—.
Ondorioz, Urdaibaik Eusko Label Ligako lidergoa sendotu du. Sei puntu ateratzen dizkio Hondarribiari, eta bederatzi hirugarren Zierbenari. Orain arteko ligako bost estropadetatik lau, jokoan ziren lau banderatik hiru, irabazi ditu Bermeok eta Galizian lehen kolpe serioa eman du.
Hurrengo estropada Donostian jokatuko dute TKE ligako traineruek. Larunbatean izango da, Donostiarra Kaiarribak antolatuta. Igandean, aldiz, VI. CaixaBank Bandera izango dute jokoan, Castro Urdialesen (Kantabria).
Go Fit Hondarribia, joan den asteburuan