Bidassoa Basque Breweryk Psilocybe Hoppy P Ale garagardoa sortu du, Hondarribiko musika elkartearen 25. urteurrenerako propio.
Bere garagardo propioa izango du Hondarribiko Psilocybe Musika Elkarteak. Bueno, berea ez,
Bidassoa Basque Breweryk (BBB) ekoitzi du, baina Hondarribiko musika elkartearen izena darama. BBBren eta Psilocyberen arteko elkarlanetik jaio da Psilocybe 25 urte lohian Irungo garagardo lantegiaren
Hoppy P Ale artisau zerbeza berria.
Izenak adierazten duen bezala, Psilocyberen urteurrenerako propio sortu dute. Litro hereneko formatuan salduko da eta 5,1eko alkohol graduazioa izango du.
Hilaren 19an aurkeztuko dute garagardo berria, BBBren tap roomean (Auzolan kalea, 2), 20:00etatik 23:00etara. Tolefunken DJak girotuko du aurkezpen festa. Egun horretan argituko dute non eta nola komertzializatuko den. Hori bai, ziur Amutaldeko aretoan ehunka salduko direla. Izan ere, asko dago ospatzeko aurten, Psilocybe elkartearen 25. urteurrena, batetik, eta Psilocybenearen hamargarrena, bestetik.