Ireki dute Pierre Lhande kalea, asfaltoa berritu eta gero
Higer farolara doazen bi errepideak berritu dituzte aurten.
Ireki dute Pierre Lhande kalea, asfaltatze eta margotze lanak egin eta gero. Farolako errepideko obraren ondoren egin dituzte lanak, eta, bukatuta, Higer aldera doazen bi errepideak egoera bikainean daudela nabarmendu du Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak: “Errepidea hobetzeko moduko egoeran zegoen, eta behin itsasargira doan errepide nagusiko obrak amaituta, orain bigarren errepide honi ekin diogu. Hala, batez ere udan oso erabiliak diren bi guneak egoera oso egokian daudela esan behar da”.