Urtea bete da Enrike Lekuona 'Mariñel' ontzirik erori zenetik. Familia eta lagunak istripuaren lekuan elkartu dira elkarri babesa adierazteko.
Gaurko egunez izan zuen istripua Enrike Lekuonak, iaz
Gaur goizean urtebete izan zuen istripua Enrike Lekuona itsas ingeniari eta Sustraia elkarteko boluntarioak. Bi astera hil zen,
Mariñel ontzitik erori eta gero izandako zauriengatik ezin errekuperatuta. Istripua gertatu zen lekuan elkartu dira gaur eguerdian bere lagunak eta familia, elkarri babesa eman eta Lekuona presente dutela adierazteko.
Familiaren izenean, Itsaso Lekuona alabak eskerrak eman dizkie bertaratutakoei. “Urte zaila” izan dela onartu du, baina aitaren oroitzapenek tristura alaitasun bihurtzeko balio diela erantsi du. “Nola ez gara alai egongo, izan dugun aita edukita?”, esan du.