Bakarrik bizilagunei utziko diete pasatzen; gainontzeko ibilgailuek farolako bidea erabili beharko dute.
Farolako errepideko lanak bukatu zain egon dira Pierre Lhande berriro asfaltatzeko
Pierre Lhande kalea, kai berritik Higer farolara igotzen den malda berrituko dute hurrengo egunetan. Asfaltatze lanak egingo dituzte, egoera txarrean dagoelako. Horretarako, trafikora itxiko dute bihar osteguna eta etzi ostirala. Bakarrik, bertako bizilagunei utziko diete sartzen.
Juan Mari
Txisun Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez,
farolako errepideko obra bukatu arte zain egon dira Pierre Lhande berriro asfaltatzeko: “Errepidea hobetzeko moduko egoeran dago, eta nahiz eta duela denbora bat birgaitzea aurreikusten zen, nahitaez Higer Itsasargira doan errepide nagusiko obrak amaitu arte itxoin behar izan da, bestela erabat blokeatuta egongo baitzen Higer ingururaino heltzea. Itsasargiaren azpiko kaletara sarrera ere itxita egongo da”.
Obrak 48.000 euroko aurrekontua duela jakinarazi du udalak. Orsa eraikuntza enpresak burutuko du.