LGTBI Harrotasunaren Eguna ospatuko dute lehen aldiz Hondarribian
Fenomena Kultur Elkarteak LGTBI Eguna antolatu du biharko. Aitortza egiteko eta hausnarketarako jardunaldia izatea nahi dute.
“Beti esan ohi da herri txikiak armairu antzeko bat izan direla LGTBI pertsonen armairuaren barnean. Nazioarteko egun kosmopolita honetan geure hurbileko, auzoko eta instituzioetako laguntza adierazi nahi diegu LGTBI diren pertsona guztiei eta, kolektibo horrek eurekin zerikusirik ez duela uste dutenei, edo egongo ez balitz bezala jokatzen dutenei esan nahi diegu, ikusezin garaiak amaitu egin behar duela eta, normaltasunak ezin duela egun bat gehiago itxaron.
Gazteei, beren sexualitatea aurkitzen dutenerako mezu hau eman nahi diegu, herri txiki baten bizitzeak dituen bizi kalitatea, lasaitasuna, hurbiltasuna eta itsasoa eta mendia bertan izatearen abantailaz gain, aniztasuna onartzen duen herri ireki batean bizi direla.
Armairu mitikoa ez da eurena, gizartearena baizik. Alferrikakoa da batetik ateratzea, demoniozko labirintoa bailitzan, beste armairu handiago batean sartzeko. Eraitsi behar dena, argitu behar dena, geure kaleak, etxeak, ikasgelak, lantokiak, tabernak eta hau bezalako plazak dira.
Hala bedi”.
LGTBI Eguna. Egitaraua
- 18:00etan, aurkezpena. Musika, Leire IF DJ-aren eskutik.
- 18:30ean, pregoiaren irakurketa.
- 19:45ean, pintxo pote musikala Alde Zaharrean zehar.
- 22:30ean, amaiera.