Besteak beste, Latindar Auzoa, Versailles, Montmartre, eta Eiffel dorrea bisitatuko dituzte, eta Sena ibaian zeharreko ibilaldia egingo dute.
Paris hiriko monumentu eta auzo ezagunenak bisitatuko dituzte
Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak sei eguneko bidaia antolatu du Paris ezagutzeko. Iraileko azken astean egingo dute, eta bost gau pasako dituzte Frantziako hiriburuan, irailaren 24tik 29ra arte. Hiru izarreko Ibis Paris Porte de Bercy hotelean egingo dute lo, pentsio osoan. Izena eman nahi duenak, hil honen 30era arte du aukera.
Bidaia trenez egingo dute, irailaren 24an joanekoa, 29an itzulerakoa. Bi egun horietan hamaiketakoa norberak eraman beharko du; gainontzeko otordu guztiak prezioaren barne sartzen dira. Binakako gela hartzen dutenek 790 euro ordaindu beharko dute pertsonako, banakakoek 890 euro, 20 euro gehiago gau bakoitzeko. Nahi duenak, bidaia bertan behera uzteko bermearekin erreserbatu dezake bidaia, 35 euroko gehigarria ordainduta.
Esan bezala, pentsio osoko prezioa da, eta bisitak ere barruan sartzen dira. Besteak beste, Latindar Auzoa, Versailles, Montmartre, eta Eiffel dorrea bisitatuko dituzte, eta Sena ibaian zeharreko ibilaldia egingo dute.
Kasino Zaharreko bulegoan eman behar da izena. Aurretik, adinekoen etxeak Laboral Kutxan duen kontu korrontean ordainketa egin behar da. Honakoa da: ES3035 0049 060490040083.