Ados jarri dira Arma Plaza Fundazioa eta Enrike Lekuonaren familia
Istripuan ardura izan zuela onartu du fundazioak, eta alargunak eta alabek uko egin diote ekintza zibilak eta penalak aurrera eramateari.
Enrike Lekuona itsas ingeniariaren heriotzagatik jaso beharreko kalte ordainen inguruko akordioa sinatu zuten sendiak eta Arma Plaza Fundazioak joan den astean. Istripua gertatu eta egun gutxira, bisita gidatuen programa abiatu behar zuen Arma Plazak barkuan. Hain zuzen ere, bisitetarako eraikitako eskaileraren hutsegiteak eragin zuen Sustraiako boluntarioaren istripu lazgarria.
Familiarekin ados jarrita, istripuan ardura izan zuela onartu du fundazioak, eta alargunak eta alabek uko egin diote ekintza zibilak eta penalak aurrera eramateari.