Udal zerbitzuetan udako ordutegia martxan
Irailaren 15era bitartean izango dira indarrean udako ordutegiak
Gaurtik hasi eta irailaren 15era bitartean hainbat udal zerbitzuetan udako ordutegia izango da indarrean.
Biztanleriaren Arreta Zerbitzuek, esaterako, astelehenetik ostiralera irekiko dute 09:00etatik 13:30era, eta arratsaldetan eta larunbata goizetan itxita egongo dira bulegoak.
Arma Plazako kultur eta informazio gunea, bestalde, astelehenetik larunbatera irekiko dute, 10:00etatik 19:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
Zuloaga etxeko liburutegia astelehenetik ostiralera irekiko dute, 09:00etatik 13:30ak arte, eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan itxita egongo da.
Gazteen Zerbitzuak, bestalde, 10:00etatik 13:00etara irekiko dute eta abuztuan itxi egingo dute eta Prebentzio Komunitario Zerbitzua, berriz, astelehenetik ostiralera zabalduko dute, 09:00etatik 14:00etara.
Hondartza Kiroldegiak, azkenik, urte osoko ordutegiarekin jarraituko du, astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:00etara, larunbatetan 08:00etatik 22:00etara eta igandetan 09:00etatik 20:00etara.

