EH Bilduk eta Hutsetik ilusiora plataformak beste etxebizitza ereduak aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Hilaren 13an egingo dute bigarren saioa.
Hondarribiko EH Bilduk eta Hutsetik ilusiora plataformak beste etxebizitza ereduak aztertzeko jardunaldi irekiak antolatu dituzte, Hiritik At kooperatibaren laguntzarekin. Maiatzaren 26an egin zuten lehen saioa Amuteko auzo elkartearen egoitzan. Euskal Herrian abian diren hainbat proiektu aztertu zituzten orduan.
Bigarren saioa hilaren 13an egingo dute, asteazkenez, Alde Zaharrean. Hain zuzen ere, Kultur Etxeko 103 aretoan elkartuko dira, 19:30ean. Bigarren saioan Hondarribian abian jarri daitezkeen proiektuak aztertuko dituztela jakinarazi du Hutsetik ilusiora plataformak.
Amuten egin zuten lehen saioa. Bigarrena Alde Zaharrean izango da