'Dendetatik kanpo egiten diren salmentak' Emeki elkartean aztergai
'Dendetatik kanpo egiten diren salmentak' goiburuko hitzaldia antolatu du Emeki emakume elkarteak asteazkenerako.
Dendetatik kanpo egiten diren salmentak goiburuko hitzaldia antolatu du Hondarribiko Emeki emakume elkarteak bihar asteazkenerako. Interneten bidez egiten diren erosketak, eta argiaren eta gasaren kontratuak aztertuko dituzte, besteak beste.
Acubi, Bidasoaldeko Kontsumitzaileen Elkarteko kide batek eskainiko du hitzaldia, eta herritar guztientzat irekia da. 18:00etan hasiko da Emekiren egoitzan, Puntaleko eskola zaharrean (Molla etorbidea, 1).

