Mintza eta Blagan Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko Arrantzale Auzoan, goiz eta arratsaldez. Euskal Herriko mintzalagunen urteroko jaia egingo dute aurten Hondarribian eta Blagan Euskara Elkartearen bigarren festarekin batera ari dira antolatzen. Erabilera handitzea da bai Euskaltzaleon Topagunearen, baita Blaganen aldarri nagusiena, eta hori nahi du izan larunbatekoak, euskararen erabileraren aldarrikapen handi bat.
Hori da arrazoi nagusia Arrantzale Auzora hurbiltzeko, baina ez bakarra. Gehiago daude, horietako bat euskal traparen aitzindariak zuzenean ikusteko aukera izango dela.
Zakil Onil Gorpuzkingz taldeko frontmana oso kritiko azaldu da Hondarribiko kaleetan euskara gutxi entzuten delako, eta larunbatekoa garrantzitsua izango dela uste du: “Gaur egun Hondarribian trendya ez den bertako hizkuntza aldarrikatzeko egun garrantzitsu bat izango da”.
Lizunak, probokatzaileak, lotsagabeak… dira Gorpuzkingz. Horregatik ez da harritzekoa haien zale kopurua egunetik egunera handitzea, baita etsaiena ere. Denbora gutxian ospetsuak izatera iritsi da Hondarribiko hirukotea, baina haien musika ez da publiko guztietara iristen. Hori berdin zaiela argi utzi du abeslariak. “Hondarribiko biztanle gehienen ezagutza kulturala eta musikala titibilitira eta Paquito Chocolaterora murrizten da. Horregatik ez zaigu inporta ezagutzen gaituzten ala ez, edo zer espero duten”.
Zaleek gozatuko dute haiekin, eta ezagutzen ez dituztenak ahozabalik utziko dituzte, hori seguru. Kanpotik etorriko eta herri bazkariko txartelik gabe geratu direnei, mezu bat luzatu die Zakil Onilek: “Tuperak eta edariak etxetik ekarri, herri hau oso garestia da eta”.
Arratsaldean igoko da Gorpuzkingz taldea Arrantzale Auzoko oholtzara, 19:30ean. Ondoren, Hondarribiko Elektropatxarangak itxiko du Mintza eta Blagan Eguneko egitaraua.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.