Ostalaritza eta turismo arloetan zenbait lanpostu eskaini dituzte azken egunotan Lanbideren bitartez.
Azken egunotan Hondarribirako lan eskaintza berriak azaldu dira Lanbideren atarian. Une honetan hiru dira, bi ostalaritza sektorean, eta beste bat turismo arloan.
Ostalaritzari dagokionean, batetik, sukalde arduradun bat behar dute establezimendu batean, eta lanaldi osoko kontratu mugagabearen eskaintza zabaldu dute (
ikusi eskaintza). Eta bestetik, sukaldari laguntzaile lanpostua eskaintzen da, lau hilabeterako. Pizzak eta postreak egiten esperientzia eskatzen da (
irakurri eskaintza).
Turismo arloan, informazio harreragile eta turismo gidariak behar dira, aldi baterako. Turismoko lanbide heziketa eta euskara ezinbestekoa da, eta ingelesa eta frantsesa ezagutzea hobetsiko da (
irakurri eskaintza).