Asteazkenean euskarazkoa, larunbatean ingelesezkoa. Bi ipuin kontaketa programatu ditu Hondarribiko liburutegiak aste honetarako.
Bihar, asteazkena, euskaraz. Eta larunbatean, ingelesez. Bi ipuin kontaketa programatu ditu Hondarribiko Udal Liburutegiak aste honetarako.
Bihar (asteazkena) Maite Frankok bisitatuko du Zuloaga Etxea, arratsaldez. 4-7 urte bitarteko haurrekin elkartuko da, maiatzeko azken asteari dagokion saioaren barruan.
Eta larunbatean, ingelesezko bigarren kontaketa egingo dute. Martxoan egin zuten lehena, froga gisa. Haur dezente hurbildu zirenez, errepikatzea erabaki dute. Oraingoan, itsas hondoko kontakizunekin beteko da Kale Nagusiko areto berria, Elena Mosquera eta Soraya Perez kontalariren eskutik. 3-8 urteko haurrei zuzenduta egongo da.
Maite Franko