Iker Oliveri, Aizkorrin gora (arg: Goierriko HITZA)
Iker Oliveri hondarribiarrak Zegama-Aizkorri mendi maratoiko beteranoen podioa zapaldu du berriro. Bigarrena izan da Erlaitz Mendi Elkarteko korrikalaria, iaz bezala. Hassan Ait Chao billabonarra izan da da beterenoetan irabazle, eta Sebas Sanchez Alacanteko korrikalaria, hirugarren. Sailkapen orokorrean 31. sailkatu da Oliveri, 4 ordu 26 minutu eta 50 segundorekin.
Joxe Amunarrizek ere proba oso ona burutu du. 50 lehenen artean sailkatzea lortu ez duen arren, gertu geratu da, 56. tokian (4:42.00). Lehen ehunen artean beste hondarribiar bat sailkatu da, Martxel Bereau, 75. tokian (4:48.07).
Oso gogorra izan da aurtengo edizioa, azken egunetako eguraldiak asko zaildu baitu kirolarien jarduna. Probako irabazle Remi Bonnet suitzarrak, iaz Stian Angermund norvegiarrak baino zortzi minutu gehiago behar izan ditu ibilbide osatzeko. Angermund izan da aurten bigarrena (3:55.26), eta Bartlomiej Przedwojewski poloniarra hirugarren (3:56.18).
Emakumeetan, Ida Nilsson suediarrak irabazi du 2018ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia (4:38.38), Laura Orgue katalanaren (4:45.46) eta Zeelanda Berriko Ruth Croft (4:48.41) atletaren aurretik. Nesketan ez da Hondarribiko ordezkaritzarik egon.
Orotara, 451 korrikalarik osatu zuten proba. 500 zeuden izena emanda. Ikusi behean Goierriko HITZAk eginiko bideoa.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.