Astelehenero elkarretaratzen dira Hondarribiko pentsiodunak KPIaren igoera eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea exijitzeko.
Hondarribiko pentsiodunak, gaur, Kale Nagusiko aldapa igotzen hasten
Larunbatean Donostiako ekitaldi handian parte hartu eta gero, Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak etxean zuen gaur hitzordua. 200 lagun inguruk parte hartu dute eguerdiko manifestazioan.
Astelehenero elkarretaratzen dira pentsioentzako KPIaren igoera eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea exijitzeko, eta hileroko azken astelehenean manifestazioan elkartzen dituzte Portu auzoa eta Alde Zaharra.
Gaur, maiatzeko elkarretaratzeak Portuan egin dituztenez, San Pedro kaletik abiatu da protesta, eta Arma Plazan bukatu. Ekaineko astelehenetako elkarretaratzeak, aldiz, Kasino Zaharra eta Damarri plaza artean egingo dituzte, ohi bezala, 12:00etatik 12:30era.