Inhambaneko begiak erakusketa bisitatu daiteke astelehenetik Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo guneko goiko solairuan.
Erakusketako argazkietako bat (arg: Elisenda Pons)
Inhambaneko begiak erakusketa bisitatu daiteke astelehenetik Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo guneko goiko solairuan. Elisenda Pons argazkilari katalanaren hainbat argazki eskegi dituzte hormetan, denak Mozambikeko Inhambane eskualdean ateratakoak. Munduko Begiak Fundazioa —Kataluniako zenbait oftalmologok sorturiko
Ulls del Mon gobernuz kanpoko erakunde barrukoa—, itsumena ekiditeko lanean dabil Inhambanen, eta lan hori ezagutaraztea da erakusketaren helburua.
Lan handia egiten ari da Mozambiken Ulls del Mon. Bertako Probintzia Ospitalearekin eta Osasun Ministerioarekin elkarlanean, antzemate jarduerak burutu, sentsibilizazio kanpainak antolatu eta tokiko profesionalak hezten dabil, bestea beste. Izan ere, saihestu daitekeen itsumena da Inhambaneko herritar askok pairatzen dutena; begi lausoak, glaukoma, trakoma, desnutrizioa eta traumatismoak dira gaitz ohikoenak.
Ikusteak merezi duelako, eta Ponsen argazkiak ederrak direlako, merezi du Arma Plazatik pasatzeak. Ekainaren 1era arte bisitatu daiteke
Inhambaneko begiak turismo bulegoaren ordutegian: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara, igandean 10:00etatik 14:00etara.