Aulki mugikorreko gazteen Europako Txapelketan lehiatuko dira asteburuan.
Xabier Irigaray eta Ibai Camarero
Ibai Camarero eta Xabier Irigaray, Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak aulki mugikorreko Gazte Mailako Europako Txapelketan lehiatuko dira. Asteburuan jokatuko dute, Frantzia iparraldeko Gravelines herrian.
Camarerok lemazain gabeko lauko ontzian (4-) parte hartuko du, eta Luis Miguel del Toro, Aleix Garcia Pujolar eta Joan Cagigos izango ditu taldekideak.
Irigarayk, aldiz, lemazain gabeko bikoan (2-) bogatuko du, Jaime Rodriguezekin batera.
Helburu nagusi bezala, urrian Argentinan egingo diren Gazteen Olinpiar Jokoetara sailkatzea izango dute bi hondarribiarrek.