Bihar arratsaldean finalerdiak jokatuko dituzte; etzi eguerdian, finala.
Eskubaloiko gizonen Euskal Koparen lauko finala jokoan izango da asteburuan Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Bihar (larunbata) dira finalerdiak: Ereintza-Zarautz (16:30) eta Bidasoa-Tolosa (18:30). Bien irabazleek etzi jokatuko dute finala, 12:00etan hasita.
Bidasoa da faborito nagusi, azken hiru ekitaldiak irabazi dituztelako, baina irundarrak ez dira fio. Iaz, Zarautzen kontra jokatu zuten finala, eta gol bakarrez nagusitu ziren horiak (25-26), azken minutuetan markagailua iraulita.
Euskal Kopa irabaziz itxi nahi dute denboraldia irundarrek