Hondarribiko KZgunean egingo dute ekainaren 1an, goizez jubilatuentzat, arratsaldez gainontzeko herritarrentzat.
Elektrizitate kontsumoa aztertu, ulertu eta haren jarraipena egiten laguntzeko herritarrentzako saio praktikoak antolatu ditu Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Ekainaren 1ean egingo dituzte Harresilanda kaleko KZgunean.
Etxe, enpresa eta elkarteek egiten duten elektrizitatearen erabileraren inguruko erabakiak hartzeko hura ezagutu eta interpretatzea garrantzitsua dela uste du udalak, eta
Gipuzkoa Argitu tailerretan parte hartzeko deitu ditu herritarrak: “Helburua energia kontsumoa murriztu eta eraginkortasuna handitzea da”, zehaztu du.
Gutxiago gastatzeko pistak emango dituzte tailerrean
Ekainaren 1ean egingo dituzte tailerrak, 11:00etan jubilatuek, eta 17:00etan gainontzeko herritarrek. Ordubeteko iraupena izango dute, eta derrigorrezkoa da haietan partu hartu nahi izanez gero aurrez izena ematea. Bi modutara egin daiteke,
posta elektronikoz edo 628 532 303 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 09:30etik 17:00etara). Hilaren 29ra arte eman daiteke izena.