Lau burdindegi saltzaile behar dituzte Hondarribian
Euskaraz hitz egiteko gaitasuna ezinbestekoa da.
Aldi baterako lau lanpostu eskaini ditu Hondarribiko burdindegi batek Lanbideren bitartez. Eskaintzan zehazten denez, burdindegiko eta eraikuntzako materialak saltzeko profila eskatzen dute.
Euskara ezinbestekoa da, “elkarrizketa bat jarraitzeko modukoa”, baita ofimatika eta kudeaketa programetan ezagutza ere.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, irakurri lan eskaintza.

