Hezi berriak 1.260 metro luze izango ditu, eta 44.540 euro inbertituko dute jartzen. Igandero bisitatu daiteke Guadalupeko fuertea.
Guadalupeko gotorlekuan hirigintza lanak egiten ari da Hondarribiko Udala. Azpiegitura inguratzen duen bide babestua sasiz garbitu dute, eta hesia ordezkatuko dute, egoera txarrean dagoelako. Hesi berriak 1.260 metro luze izango ditu, eta 44.540 euro inbertituko dute jartzen. Lan hori bukatzen dutenean, gotorlekuko egurrezko bi eskailera berrituko ditu udalak.
Bisitatzeko behintzat balio du erreportajean azaltzen denez, azpiegitura militarra balioan jartzeko ari dira lanetan, baita bisita gidatuak ahalik eta osatuenak izan daitezen ere. Igandero bisitatu daiteke Guadalupeko fuertea, Juan Antonio Saez historialariaren eskutik.
Bide babestua sasiz garbitu eta gero, inguruko hesia aldatuko dute