Hondarribiak Mutrikun galdu du eta etxean bukatuko du liga.
Ohorezko Mailako azken jardunaldia jokatuko dute heldu den asteburuan eta, tamalez, oraindik ez da jaitsierako hirugarren postua erabaki. Tamalez diogu, multzoko 16. postuak bi hautagai dituelako, eta horietako bat Hondarribia Futbol Elkartea delako.
Duela sei aste ezinezkoa zirudien hondarribiarrak egoera horretan ikustea, baina azken bost partidak galdu ditu taldeak, lau postu galdu ditu, eta Urolak zortzi puntu laburtu dizkio. Larunbatean Mutrikun galdu zuten hondarribiarrek, 1-0. Zorionez, Urolak ere galdu zuen —0-3 Tolosaren kontra—, eta sailkapenean aurretik jarraitzen dute berdeek.
Hala, larunbatean Hondarribiak irabaziko balu, datorren urtean Ohorezko Mailan jarraituko lukete hondarribiarrek. Garaipena lortu ezean, Urolak ez irabazteak ere balioko lioke, baina hori gertatzea ez da erraza izango, azkena Touringen kontra jokatuko baitute —denboraldia osoan 3 puntu lortu dituzte oreretarrek—.
UDAren kontra bukatuko du denboraldia Hondarribia FE-k. Aretxabaletak ez du ezer jokoan, sailkapenaren erdian dagoelako; azken partidan postu bat irabazi edo galdu dezake gehienez, besterik ez. Hori bai, azken partidan liderrari irabazi zioten, eta horrek erakusten du burua azken unera arte lehiatzeko gogoz dabiltzala.
Azken partidan erabakiko da jaitsiera. Hondarribiak irabazi egin behar du, badaezpada