2013an kaleratu zuen Arma Plazak Constantino Virtoren lana.
Kalixa Silanes zinegotzia eta Constantino Virto, Arma Plazan
Constantino Virto Olaskoagaren
Arrantzaleak liburuaren bigarren edizioa kaleratu du Arma Plaza Fundazioak, lehena agortuta. Herriko arrantzaleen garai bateko bizimodua jasotzen du liburuak, 1940-50eko hamarkadetakoa, autoreak itsasoan lan egiten zuenekoa.
Ostiralean aurkeztu zituzten ale berriak, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Izan ere, dagoeneko erabiltzen ez diren tresna asko azaltzen dira liburuan, Virtok berak arkatzez marrazturikoak. Kalixa Silanes Kultura zinegotziaren hitzetan, “Hondarribiko historiaren pasarte garrantzitsuak” jasota daude
Arrantzaleak liburuan.
2013 urteko ekainean argitaratu zuten Virtoren lan mardula. 500 ale atera zituzten orduan, eta dagoeneko denak saldu dira. Beste 200 kaleratu dituzte orain. Arma Plazako turismo bulegoan, eta Olearso, Artzu eta Sokoa liburu dendetan eros daitezke, 20 euroan.