Kasino Zaharra Antzerki Taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ostiralean; zuzendariaren azkena izango da.
Hondarribiko Kasino Zaharra Antzerki Taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du ostiralean, hilak 18. Kultur Etxeko oholtzara igoko dira Kasino Zaharrekoak,
La segunda oportunidad antzezteko. 19:00etan hasiko da ikuskizuna.
Josefina Indakoetxeak, Edurne Susuarregik, Merche Alvarok, Tina Peñak, Madalen Julianek, Merche Tobalinak eta Kontxi Saizarrek osatzen dute aktore taldea. Horiez gain, Teresa Artundo musikaz arduratuko da, eta Enrique Cercadillo, poesiaz.
Ohi bezala, Marian Losada Peredak zuzenduko du taldea, baina hemendik aurrera ez da hain ohikoa izango hori. Izan ere, antzerki taldea utzi behar du zuzendariak eta, beraz, Marian Losadaren azken aukera izango da ostiraleko emankizuna. Zaila izango da bere hutsunea betetzea.
Kasino Zaharra antzerki taldearen emanaldi bat