Muara elkartearen batzarra, ostegunean
Egoitzan egindako lanak eta batzordea berritzeko proposamena izango dira aztertuko dituzten gaietako batzuk.
Hondarribiko Muara elkarteak batzarrerako deia luzatu du. Ostegunean egingo dute, hilak 17, 19:30ean. Deialdian zehaztu dutenez, hainbat gai jorratuko dituzte: “Azken batzarrean egoitzan lan batzuk egitea erabaki genuen, lan hauek egin ditugu eta egindakoa azalduko dugu”.
Horrez gain, batzordea berritzeko proposamena bat aurkeztuko dute egungo arduradunek.

