Gipuzkoako Trainerillen Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar goizean Hondarribian; seigarrena da berez, baina bigarrena ez zen egin.
Hondartza parean egingo dute estropada, eguraldiak baimentzen badu
Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Hondarribian, Hondartza parean, 11:30etik aurrera. Hondarribia Arraunek antolatu du eta, gizonetan, lidergoa sendotu nahi du etxean, ahal bada, estropada irabaziz. Orain arteko
bi asteburuetan garaipen bana lortu dute berdeek, eta beste bi probetan bigarren eta hirugarren geratu dira. Hala, liga irabazteko faboritoa da Hondarribiko zazpikoa, baina hori etxean berretsi nahi dute.
Neskak, bestalde, geroz eta konfiantza gehiagorekin ari dira arraunean. Aurten berriro aterako dute trainerua eta negutik buru belarri ari horri begira, Euskotren liga sailkatzeko kanporaketara ahalik eta sasoi onenean iritsi nahian. Hitzordu horretan lau onenetako bat izan nahi dute Iker Cortesen neskek eta trainerilletan hortxe dabiltza, 3. eta 5. postuen artean saltsan. Etxean dena emateko gogoz uretaratuko dira.
Eguraldi kaskarra espero da larunbaterako, batez ere kostaldean, zaparrada mardulak bota ditzakeelako. Ikusteke dago horrek estropadan eraginik izango ote duen, baina estropada goizez egingo dute, eta arratsaldean egingo du okerrera. Iganderako, berriz, Zarautzen dute zita trainerillek, ligako zazpigarrena jokoan.