1939an eraiki zuten Gurseko, euskal iheslarien atxilotze eremu bezala
60.000 pertsona baino gehiago, 1.073 hilobi, beste 12.000 beste nonbaiten erailtzeko eramanak. Itxi zutenetik 73 urte pasa diren arren, oraindik ere hotzikarak eragiten ditu Gurs kontzentrazio guneak. 1940 eta 1944 urte artean nazien atxilotze eremu nagusietako bat izan zen, baina aurretik, 36ko Gerratik ihes egindako errepublika zaleen espetxe bilakatu zen, haien artean 6.000tik gora euskal iheslarirena.
Gursen gertatutakoak gogoratzeko aukera dago egunotan Hondarribian, Askatasun Arte elkarteak Gurs Experiences goiburuarekin antolatutako hainbat jarduerei esker. Hilaren 20ra arte argazkiak eta proiekzioak biltzen dituen erakusketa hunkigarria bisitatu daiteke Arma Plazan. Eta igande honetan, Askatasun Arteko arduradun Alejandro Santosek zuzenduriko Gurs, un recuerdo desde el olvido dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Sarrerak Arma Plazan edo Interneten eros daitezke, 2 euroan; emanaldiaren egunean leihatilan erosteko aukera izango da, 17:00etatik aurrera.
Testigantza zuzena
Hilaren 2a inauguratu zuten Arma Plazako erakusketa, eta 3rako hitzaldia antolatu zuen Askatasun Artek. Biarnoko kontzentrazio eremua ondo ezagutzen duten pertsonak elkartu ziren bertan, horien artean Ramon Villalba, gurasoak Gursen preso izan zituen eta kontzentrazio eremuan ikasleentzako bisitak gidatzen dituen Tierra y Libertad elkarteko olorondarra.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.