Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaz, minibusari buruzko inkestaz eta bidegorriez hitz egiteko elkartuko dira, besteak beste.
Hondarribiko Mugikortasun Mahaia bigarrenez elkartuko da asteazken honetan (hilak 9). Udalak jakinarazi duenez, abenduaren 13tik egindakoaren berri emango dute, baina landuko dituzten gain nagusiak honakoak dira: bidegorriak, Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta minibusa. Gainera, lehen bileran jorratutako gaien jarraipena egingo dute.
Udaletxeko areto nagusian egingo da bilera, 19:00etan hasita. Mahaia irekia da, baina jarduera behar bezala antolatzeko, aldez aurretik abisatzeko eskatzen diete interesdunei. 943 11 12 13 telefono zenbakira dei dezakete, edo
posta elektronikoz idatzi.
Abenduaren 13an elkartu zen lehen aldiz Hondarribiko Mugikortasun Mahaia