Zortzi pailazok osatzen dute Algaraklown elkartea, eta batez ere Donostiako Ospitalean jarduten dute, pediatriako solairuan.
Zortzi pailazok osatzen dute Algaraklown
Algaraklown ospitaleko pailazoen elkartearen aldeko pintxo pote solidarioa egingo dute hilaren 16an Hondarribiko kirol kaian, 19:00etatik hasita. Rodeo Burguer, Basque, Curry Verde eta Casa Santamaria taberna eta jatetxeetan egingo dute, eta Large & GorkaBeat DJak girotuko du iluntzea. Helburua, Algaraklownentzat dirua biltzea, algaraterapia egiten jarrai dezan.
Zortzi pailazok osatzen dute Algaraklown, eta batez ere Donostiako Ospitalean jarduten dute, pediatriako solairuan. Bertan ingresatzen dituzten haurren ospitaleratzea ahalik eta eramangarrien egiten saiatzen dira jokoen eta umorearen bidez. Duela bi urtetik, ebakuntza gelaraino laguntzen dituzte haurrak, ebakuntzaren aurreko eta geroko tentsioak baretzeko.
Txikiekin ez ezik, nagusiekin ere lan egiten du Algaraklownek, zaharren egoitzetako egoiliarren bizi kalitatea hobetzea helburu.