Orotara 30.000 euro banatuko ditu Hondarribiko Udalak 2018an zehar kultur ekitaldiak antolatzen dituzten pertsonen eta elkarteen artean.
Kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udalak. “Urtean zehar elkarte edo entitateek burutzen dituzten ekintza puntualak garatu eta burutzeak sortzen dituen defizita arintzea dute helburu”, azaldu du Kultura departamentuak.
Orotara 30.000 euro banatuko dira, Hondarribian erroldatu dauden eta herrian ekintzak antolatzen dituzten pertsona eta elkarteen artean. Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaituko da. BAZen egin behar dira eskaerak, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Atom Rhumba taldearen kontzertua, iazko Fenoma Rock Jaialdian