Dozenaka herritar atera ziren kalera sententzia bidegabea dela adierazteko
Euskal Herriko herri eta hiri gehienetan bezala, Hondarribian ere kalera atera ziren herritarrak 2016ko sanferminetako erasoari buruzko epaiaren kontra. Bi elkarretaratze egin ziren, 19:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena, biak udaletxe parean. Bietan, gertatutakoa abusua ez, bortxaketa izan zela adierazi zuten hondarribiarrek.
Mugimendu feministak 19:00etarako egina zuen deia Espainiako Estatuko udaletxeen aurrean protesta egiteko. Hondarribian, ordea, 20:00etan ere elkarretaratu ziren, Bidasoaldeko Elkarte Feministak deituta, EH Bilduk eta LABek Kultur Etxean antolatuta zuten ekitaldiaren ondoren.
Bietara dozenaka hondarribiar azaldu ziren, eta bietan udal talde guztietako hautetsiek parte hartu zuten. Osoko bilkura egiten ari ziren udaletxean eta saioa bi aldiz eten zuten, protestekin bat egiteko.
Irudian, zortzietako elkarretaratzea