Abotsanitzek salatu du Udal Euskaltegiko langileak "iruzur" egoeran daudela, eta txosten teknikoen zain dagoela erantzun du udal gobernuak.
Hondarribiko Udal Euskaltegia
Abotsanitzek
Udal Euskaltegiko langileek legea urratzen duten kontratuak dituztela salatu eta gero, Hondarribiko udal gobernuak erantzun du gaia zuzentzeko borondatea duela, eta horretarako udal idazkariak egin beharreko txostenen zain dagoela: “Udalak hainbat alditan erakutsi du euskaltegiko langileen egoera erregularizatzeko borondatea 2017ko martxoaren 16ko 88/2017 sententzia judiziala jarraituz, eta behin eta berriz eskatu du erregularizazio hori egiteko beharrezkoak diren txosten teknikoak egin daitezela”.
Eskaera horien berri gainontzeko alderdiei Udala Batzordean eman zaiela gaineratu du udalak.