Dagoeneko 15.668 euro lortu ditu Klink elkarteak urteko lehen hiru bazkari solidarioetan. Hurrengoa ekainean egingo dute.
Elkarteko bazkari solidario jendetsuena izan da AECCren aldekoa
4.355 euro lortu bildu zituzten larunbatean Hondarribiko Klink elkartean, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen (AECC) alde antolatu zuten urteko hirugarren elkartasun bazkarian. Ekitaldian, Elena Olasagasti Gipuzkoako AECCren Bidasoko presidentea eta batzordeko beste zenbait kide izan ziren.
Klinkek jakinarazi duenez, 145 pertsona elkartu ziren mahaira, “era honetako bazkarietan izan dugun kopuru handiena”.
Dagoeneko 15.500 eurotik gora lortu ditu aurten Uria Harresia kaleko elkarteak, olinpiar jokoetara iritsi nahi duen Lidia Yarzaren eta Hondarribia-Katsikas Boluntario taldearen alde egin zituzten aurreko biak gehituta.
Hurrengo bazkari solidarioa ekainean prestatuko du Klinkek. Munduko Begiak gobernuz kanpoko elkartearen alde bilduko dute dirua.