Batzar orokorrerako deia luzatu du. Mugikortasun Mahaiaren bigarren bilera, aldiz, maiatzaren 9an egingo dute.
Balazta plataformaren aurkezpena
Bidasoa eskualdeko bizikleta zaleen
Balazta elkarteak batzar orokorrerako deialdia luzatu du. Maiatzaren 3an egingo dute Hondarribiko liburutegian, 18:30ean —lehen deialdia, bigarrena 19:00etan—. Bilera inportantea izango da, besteak beste, batzordeko karguak berritu eta 2018rako egitasmoak zehaztuko baitituzte.
Mugikortasun mahaia, 9an
Maiatzaren 9an egingo dute Mugikortasun Mahaiaren bigarren bilera, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hala jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Abenduaren 13an elkartu zen lehen aldiz eta, ordutik, ez da berriro bildu. Hain zuzen ere, joan den astean
Abotsanitzek kezka azaldu zuen atzerapen horregatik, eta mahaiak “bizia eta iraunkorra” izan behar zuela adierazi zuen. Eskaera horren ondoren iritzi da bilera berriaren albistea.
Udalak azaldu duenez, herrian
minibusa jartzeko aukeraz herritarrei egin zitzaien galdeketa eta beste zenbait gai jorratuko dira maiatzaren 9ko bileran.