Mikaela Popen eta Mikel Muñozen 'Mika' pintxoak Gipuzkoako txapelketa ere eman dio Gran Sol tabernari. Udazkenean Euskal Herrikoa irabazi zuen.
Gran Sol tabernako
Mika pintxoak irabazi du Gipuzkoako XX. Pintxo Txapelketa. Atzo arratsaldean egin zuten finala Donostiako Maria Cristina hotelean, eta 21 finalisten artean Hondarribiko lau ordezkari izan ziren (Gran Sol, Sardara, Sugartoki eta Ondarribi), eta hiru irundar (Gaztelumendi, Felix Manso eta Manolo).
Mikaela Popek eta Mikel Muñozen prestaturiko
Mika pintxoarentzat izan zen Urrezko platera, lehiaketako sari nagusia. Faboritoen zerrendan sartzen zen
Mika, joan den urriaren 25ean
Euskal Herriko txapelketa irabazi baitzuen. Orduan bezala, hondarribiarrek berriro biribildu zuten pintxoa atzo. Ganba eta garagardo tenpuran erretako hirugihar brotxeta da
Mika, beste osagarri asko dituena (berdurak, piperrautsa, algak, maionesa, lima birrindua…), eta tipula ogia gainean aurkezten dena.
Bigarren eta hirugarren sariak Donostian geratu ziren. Zilarrezko platera Carlos Nuez sukaldari duen
Oquendo jatetxeak irabazi zuen. Eta brontzezkoa Gros auzoko
Galerna jatetxearentzat izan zen. Beste bi sari banatu zituen epaimahaiak: originaltasunaren saria Irungo Gaztelumendik jaso zuen, eta Eusko label saria, Next Bi donostiarrak.
Gipuzkoako Pintxo Lehiaketako saridunak (argazkiak: ondojan.com)