Balizko egoera erreal baterako larrialdi zerbitzuak prestatzea da Aena-k antolatutako jardueraren helburua.
Hondarribiko hondartzako aparkalekua itxiko dute bihar goizean, Aena-k egin behar duen hegazkin-simulazio baterako. Ia hamasei metro luze eta 8 eta 13 pertsona arteko gaitasuna duen hegazkin baten istripua simulatuko dute. Antzerako egoera erreal baten aurrean larrialdi zerbitzuak egoki prestatuta egotea da jardueraren helburua.
Bigarren aldia da AENA Hondarribiko aireportutik kanpora simulazio bat antolatzen duena. Aurretik, 2016ko maiatzean Irungo Letxunborro hiribidean egin zuten.
Hegazkin istripu-simulazioa Irungo Letxunborro etorbidean, 2016an