[Aurrerapena] Asier Alcalde, bigarren Urteko Sukaldaria lehiaketan
Laia Erretegiko irundarra bigarren sailkatu da Urteko Sukaldaria lehiaketako finalean. Gaur arratsaldean izan da finala, Alimentaria biltzarrean.
Asier Alcalde, Laia Erretegiko sukaldari buru irundarra bigarren sailkatu da Urteko Sukaldaria lehiaketako finalean. Gaur arratsaldean jokatu dute finala, Bartzelonan egiten ari diren Alimentaria biltzarrean. Port de Pollenca herriko (Mallorca, Balearrak) Argos jatetxeko Alvaro Salazarrek irabazi du lehiaketa, eta Alcalderen atzetik, Miranda Ebroko (Burgos) Ergo jatetxeko Ruben Osorio sailkatu da. Alcaldek 3.000 euroko saria irabazi du bigarren postuarekin, baina diru saria baino handiagoa da izendapenak emango dion oihartzuna, Espainiako Estatuan egiten den sukaldaritza lehiaketa garrantzitsuena baita Urteko Sukaldaria.