Atzo Arroka-Berriko Gorka Cepedak gidatutako sukaldari tailerra egin zuten. Gaur, Gran Soleko Mikel Muñozek pintxoak sortzen erakutsiko du.
Gorka Cepedaren tailerra, atzo, Itsas Etxea elkartean
Pixkanaka-pixkanaka aurrera doa Hondarribiko Udalak, herriko ekoizleekin eta ostalaritza arloko zenbait enpresekin elkarlanean hirugarrenez antolatu duen
Bertako Produktuaren Astea. Astelehenean hasi zen, ekoizleek Baionako merkatura egin zuten bisitarekin. Herriko ikastetxeetako ikasleen bisitetako batzuk egin dira ere, kofradiara, batetik, eta atzoko merkatura, bestetik.
Atzo tailerren programa abiatu zuten. Arroka-Berri jatetxeko Gorka Cepedak eman zuen lehenengoa, Itsas Etxea elkartean —bihar Cepedari eginiko elkarrizketa publikatuko du Oarso Bidasoko HITZAk—. Gaur Gran Soleko Mikel Muñozen txanda izango da. Cepedak menu bat prestatzen irakatsi bazuen, Muñozek pintxo dotoreak nola sortu erakutsiko die izena eman dutenei.