Sarrera nagusiko egurreko zubia aldatu dute, eta armen patioan altzairuzko baranda jarri.
Armen patioan altzairuzko baranda jarri dute
Negu giroa ahaztuta, Guadalupeko Gotorlekua bisitatzeko aukera eskaintzen hasi da berriro Arma Plaza Fundazioa. Azken asteetan lanean ibili dira fuertean, “irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko zenbait hobekuntza” egin dituzte, eta dagoeneko, bisitatzeko moduan dago azpiegitura. “Sarrera nagusian dagoen egurrezko zubia aldatu egin da, eta armen patioan dagoen baranda osatu egin da, altzairuzkoa jarri delarik”, azaldu du Arma Plazak.
Bisitei dagokionez ez dago aldaketa handirik,
Gotorlekua ezagutu ordubeteko ibilbidea eta
Gotorlekuko toki debekatuak bi ordukoa eskainiko dituzte, aukeran. Biak ordu berean hasiko dira, 11:00etan, eta txartelek 6 eta 10 euro balio dute hurrenez hurren; 16 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar.
Hori bai, bisita egiteko erreserbatu egin behar da, baterako zein besterako. Horretarako, 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu edo
Arma Plazaren posta elektronikora idatzi behar da.