Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euroaginduak salatzeko manifestazioa deitu dute

Ekainaren 2an izango da mobilizazioa; lau egun lehenago aztertuko dute euro-agindua, eta "torturapean egindako akusazioak" oinarri dituela salatu dute

Erik Gartzia Egaña
Irun
2018/04/14
iratxe sorzabal manifestazioa

Sorzabalen lagun ugarik egin dute agerraldia, manifestazioa aterako den tokian bertan.

Datorren maiatzaren 30ean, Parisko Helegite Auzitegian, Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Irungo presoaren kontra eskatutako hiru euroaginduak aztertuko dituzte. Horrek kezkatuta, Sorzabalen Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako lagunek agerraldia egin dute. Gogorarazi dute euroagindu horien oinarrietan 2001eko atxiloaldiko akusazioak daudela. “Bost egunetako inkomunikazioan jasandako tratu txarren ondorioz, komisarian onartu zituen akusazioak. Areago, atxiloaldia bukatzean, Auzitegi Nazionalean, Ismael Moreno epailearen aurrean sufritu zituen torturak salatzearekin batera, gaur egun akusazioaren oinarrian dauden akusazioak ezeztatu zituen”, zehaztu dute Sorzabalen lagunek. Egungo euroagindua Morenok berak eskatu duela nabarmendu dute.

Torturen beldur

Irungo presoaren egoerak biziki kezkatzen dituela berretsi dute. “Inolako bermerik ez dago 2001eko martxoan jasan zituen torturak berriro ez dituela pairatuko”. Ildo horretan, Amnesty Internationalen, Europako Torturaren Aurkako Erakundeak edo Munduko Torturaren Aurkako Erakundeak egindako txostenek Espainiako gobernuari ohartarazten diote tratu txarrak ez egoteko sakoneko erreformak egin behar dituela. “Hor da”, jarraitu dute, “Europako Giza Eskubideen Gorteak hainbat aldiz Espainiako Estatua zigortu izana, tratu txar salaketak behar bezala ez ikertzeagatik”. 21 urte egin dute atzera. 1997an Sorzabal Frantzian atxilotu zuten, eta berari buruzko akusazio larriak egin zituztela gogorarazi dute. Estraditatu ez zutela gaineratu dute, eta torturak jasateko beldurrez, gose greba luzea egin zuela, 39 kilotan utzi zuena: “Delitu larri horien zantzua bazen, zergatik ez zuen epaileak berehala espetxeratu beranduago deklarazioa hartu eta auzibidea abian ezarri? Espainiako prentsak, segurtasun indarren iturriak aipatuz, ahoan bilorik gabe esan zuen Iratxe [Sorzabal] ez zutela interrogatu bere egoera ahulak galdeketa ahalbidetzen ez zuelako. Zer galdeketa zuten helburu? Zergatik atxilotu zuten urte eta erdi beranduago? Iratxe indarberrituta zelako eta galdeketa ‘behar bezalako’ baldintzetan egiteko aukera zutelako?”.

Frantziaren jarrera

Espainiako Estatuaren jarreraz gain, Frantziakoarena ere izan zuten hizpide. “Kezkatzen gaitu Frantziako Justiziak torturapean oinarritutako akusazioak onartzea. 2001eko atxiloaldi hura hainbat erakundek ikertu eta egiazkotzat jo zituzten”, zehaztu dute. Ordukoak dira argazki hauek, eta gerora baieztatu zen elektrodoek —besteak beste— eragindako lesioak zirela. Beste lau egun pasatu zituen komisarian. Espetxeratu zutenean, Torturaren Prebentziorako Komiteko ordezkariek Sorzabal bisitatu zuten, eta torturak ikertzeko protokoloa jarri zuten martxan, baita Amnesty Internationalek ere. “Horrez gain”, jarraitu dute, “ohargarria da joan den irailean Parisko instrukzio epaileak, defentsaren eskariz, onartu zuela Iratxeren torturaren egiazkotasuna aztertzea, horretarako Istanbulgo Protokoloa aplikatuz. Ikerketa horrek baieztatu du, berriz ere, torturatua izan zela”. 2002an Sorzabal aske utzi zutela gogorarazi dute, nahiko frogarik ez zegoelako. Galdetu dute ea zergatik orduan frogarik ez zenean dauden orain. Horregatik guztiagatik, tortura arriskua dagoelakoan, Frantziako Justiziari eskatu diote ez ditzala euroaginduak onartu. Onartuz gero, frogatutako tortura horien babesle bilaka daitekeela salatu dute. “Frantziako Justiziak orain du aukera torturari parez pare begiratu eta, ausardiaz, bidezko erabaki bat hartzeko”, adierazi dute. Erabakia maiatzaren 30ean deliberatuko dute, eta hiru aste beranduago jakinarazi. Horren harira, ekainaren 2an, larunbata, Iratxe Sorzabalen lagunek manifestazio isila deitu dute. San Juan Arria plazatik abiatuko da, 19:30ean. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, nahikoa arrazoi badaudela iritzi dutelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.