Hondarribiko Pilota Eskola maila guztietan lehiatuko da, zazpi puntistekin. Bost kadeteetan, eta bana Gazte eta Senior mailetan.
Zesta puntako Gipuzkoako banakako txapelketa hasiko da gaur,
Kadete,
Gazte eta
Senior mailetan. Hondarribiko Pilota Eskola maila guztietan lehiatuko da, zazpi puntistekin. Kadeteetan izango ditu ordezkari gehien, bost: Del Rio eta Sagarzazu lehen multzoan, eta Portu, Basterra eta Pop, bigarrenean. Gazteetan Sandovalek eman du izena, eta nagusietan, Enriquek.
Gaur hasiko da txapelketa eta Jostaldin etxeko bost puntista lehiatuko dira: Enrique, Sandoval, Del Rio, Sagarzazu eta Basterra. Del Rio eta Sagarzazu, gainera, elkarren aurka ariko dira. 19:00etan hasiko dira Jostaldiko partidak.
Neguan binakako ligak jokatu dituzte. Orain banaka aritu beharko dute