Maiatzaren 19ra bitarte izango da bisitatzeko aukera, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara.
Iridoy, Monica Martinez Gazteria ordezkaria eta Garikoitz Murua, GazteArteaneko arduraduna
Telmo Iridoy artista hondarribiarrak
Unibertsoa nire eskuetan erakusketa inauguratuko du gaur Irungo Martindozenea gaztelekuan, 19:30ean. Erakusketa, gazteriako departamentuak abian duen GazteArtean Expo programaren barruan kokatzen da, eta maiatzaren 19ra bitarte izango da bisitatzeko aukera, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara.
Azken bi urteetan eginiko bederatzi lan bildu ditu Iridoyk erakusketarako. Linolio gaineko xilografiak dira, denak gai beraren inguruan bildutakoak: espazioa. «Beti erakarri dit unibertsoak —azaldu du—. Hizkuntza plastikoan potentzial handia duela eta istorio desberdinak sortzeko aukera ugari ematen dituela iruditzen zait».
Banaka egindako lanak dira, berez ez dute harremanik elkarren artean, baina gaztelekurako istorio baten parte bilakatu dira. Gaurko inaugurazio ekitaldian azalduko du egileak istorio hori zein den.
Bihar, erakusketari buruzko erreportajea argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk, papereko edizioan.